iNDeT_info    nola instalatu


iNDeT mendia eta teknologia berriek bat egiten duten komunitatea da. Bertan, erabiltzaileok, gure aisialdian egiten ditugun ihesaldiekin, mendien datu basea betetzea da helburua. Hortaz, dagoeneko sisteman ikus daitezkeen mendiez gain, zure gustokoren bat faltan botatzen baduzu, mendi hura igotzean, Android aplikazioak, tontor hori sistemara gehitzeko aukera emango dizu. Zure argazki propioak igotzeko aukera ere ematen dizu!
Beraz, animatu iNDeTen parte hartzera!

  iNDeT mugikorretarako aplikazioa instalatzeko bi aukera daude. Android Market-en "iNDeT" bilatu eta instalatzeko aukera sakatzea da errazena. Zuzenean aplikazioa deskargatu nahi baduzu, web gune honetan ateratzen den QR kodea "Barcode Scanner" bezelako barrakode irakurle batekin irakurri eta instalazio pausoak jarraitu.
 
aukerazko elementuak   akting
iNDeT sistema osotasunean erabiltzeko Android mugikorra erabili dezakezu. Android mugikorrak, Smartphone merkatuan gailentzen ari diren dispositiboak dira, mugikor fabrikatzaile asko Android erabiltzen ari da beraien sistema eragile bezela. iPhone mugikorretarako ere App Store-n eskuragarri dago.   iNDeT sistema Akting Ingeniaritzaren garapena da. Akting Ingeniaritzak 4 urte daramatza mugikorretarako aplikazioen garapenean. Honezkero Smartphone-etarako aplikazioen munduan ere sartu gara, Android eta iPhone aplikazioetan batez ere. AKTINGekin elkarlanean proiekturen bat aurrera eraman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. www.akting.eu
Nola erabili
Informazioa
Cookie Politika
Kontaktua
 
AKTING INGENIARITZA Mikeletegi 56 - 1, 20009 Donostia. Tel.: 943 309270, email: info@akting.es